2025-11-28
Gaur giroa eguzkitsua izango da. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, baina traba handirik egingo ez dutenez, giroa eguzkitsua izango da. Arabako Lautadan ordea, baliteke behe-lainoa ez jasotzea arratsaldera arte eta giroa hotza izango da. Gainerako lekuetan, ordea, atzo baino gehiago igoko da tenperatura eta maximoak ipar partean 14 edo 15 gradura gerturatuko dira eta hegoaldean 12-13 gradu ingurukoak izango dira.
2025-11-29
Larunbatean urdingune zabalak arratsaldera erdira arte eta iluntzetik aurrera euritara joko du. Goizaldeko behe-lainoa desegin ostean, goizean eta arratsaldeko lehen orduetan ostarteak nagusituko dira eta hego-mendebaldeko haizearekin giroa nahiko epela izango da, batez ere ipar partean. Alabaina, arratsaldeak aurrera egin ahala, fronte bat iritsiko da eta haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta eguraldia aldatzen hasiko da; zerua estali egingo da, tenperaturak behera egingo du eta euria hasiko du. Gauean euria denera zabalduko da.
2025-11-30
Igandean tenperaturak behera egingo du eta zaparradak botako ditu. Goizean zerua estalita egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak jo dezake eta txingorra egin dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, zaparradak gero eta ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira eta atertuz joango da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du; minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Elur-kota 1300-1500 m artean kokatuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia