ZELAIETA TELEBISTA 143.SAIOA
2025-12-05
EGURALDIA
2025-12-05
Gaur, ostirala, eguerditik aurrera eguraldia atseginagoa eta epelagoa izango da. Goizak aurrera egin ahala, mendebaldetik hasi eta ekialderantz, atertzera egingo du. Hala ere, arratsalde-gau partean Kantauri isurialdean han-hemenka euri pixka bat egin dezake. Goizean haizeak hego-mendebaldera eta tenperatura igo egingo da, bereziki ipar partean.
2025-12-06
Larunbatean tenperaturak goranzko bidean jarraituko du eta eguraldia lasaiagoa izango da. Hodeiak urdingune batzuekin tartekatuko dira eta oro har ateri eutsiko dio, hala ere, goizean oraindik hodeiek tantaren bat utz dezakete kostaldetik hurbil. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura maximoak epelagoak izango dira, bereziki Kantauri isurialdean.
2025-12-07
Igandean giro argia eta epela izango da. Ostarte oso zabalak agertuko dira eta ateri eutsiko dio. Hala ere, goizean barnealdeko bailaretan lainoa sortuko da eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan iraunkorra izan daiteke. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak Kantauri isurialdean 17-19 ºC-ra hurbilduko dira, gainerakoan 15ºC-ak gaindituko dira.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)