2025-12-19

EGURALDIA

 2025-12-19



Gaur hodeiak eta euria nagusi. Fronte hotz batek lurraldea zeharkatuko du eta zerua estalita utziko du. Euria egingo du lurralde osoan, baina sarriago egingo du ipar partean. Haizeak hegoaldetik joko du lehenik, baina goizean zehar ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak behera egingo du egunak aurrera egin ahala, batez ere Kantauri isurialdean, eta minimoak azken orduetan neurtuko dira.


2025-12-20



Larunbatean eguraldiak hobera egingo du. Goizaldean oraindik euria egingo du ipar partean, baina goizean goiz atertzera egingo du. Gainerako orduetan, zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi, eta arratsaldean eta gauean ugaritu egingo dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta gauean zakartu egingo da. Tenperatura maximoek gora egingo dute, bereziki ipar partean.

2025-12-21


Igandean tenperaturak behera egingo du. Goizean fronte batek prezipitazioa utziko du berriro, baina arratsaldean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta elurra 900-1100 m-tik gora egin dezake. Mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia