2025-12-12
Gaur, ostirala, hodeiak ugaritu egingo dira, betez ere mendebaldean. Ekialdean hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira eta hodeitza nahiko saretuta iritsiko da. Mendebaldean hodei trinkoagoak agertuko dira, zerua hodeitsuago egongo da eta baliteke euri txikia egitea noizbehinka. Ebro ondoko eskualdeetan laino iraunkorra eta behe-hodeiak agertuko dira berriro. Egunaren hasieran hego-haizea bizia ibiliko da, arratsaldean indarra galduko du eta aldakor geratuko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da.
2025-12-13
Larunbatean, oro har, giro eguzkitsua. Barnealdean, batez ere Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan, behe-lainoa iraunkorra izan daiteke eta luze iraun dezake. Gainerakoan, hodei gutxi egongo da eta arratsaldetik aurrera behe-hodeiak edo lanbroa ager daiteke kostaldean. Tenperaturak gorabehera handirik gabe jarraituko du, maximoak igotzeko eta minimoak jaisteko joerarekin. Haize aldakorra ibiliko da, goizean hegoaldekoa nagusituko da eta arratsaldean iparraldekoa.
2025-12-14
Igandean giro argiarekin jarraituko dugu, hegoaldeko haizearekin. Arabako eta Nafarroako zenbait puntutan, batez ere, behe-lainoak luze iraun dezake, baina gainerako tokietan, ostarte zabalak izango ditugu egunaren zatirik handienean, eta arratsalde-gauean hegoaldetik hodeiak sartuko dira. Tenperatura maximoek gorabehera handirik gabe jarraituko dute egunsenti nahiko hotz baten ondoren. Arratsalde-gauean haizeak indarra hartuko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia