2026-03-13

EGURALDIA

                                                                   2026-03-13


Gaur goiz eta eguerdi atseginak izango ditugu, baina arratsaldean eta gauean eguraldia erabat aldatuko da. Goizean eta egunaren erdiko orduetan giro eguzkitsua eta hego haizea nagusituko dira. Arratsaldean eta gauean zerua ia estalita geratuko da eta euria egingo du, batez ere ipar isurialdean. Haizea ahula eta hegoaldekoa izango da goizean, eta maximoak ipar partean igo egingo dira. Arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da indarrarekin, eta orduan tenperaturak behera egingo du eta minimoak azken orduetan neurtuko dira toki askotan.


 2026-03-14


Larunbatean atzerapausoa eman eta neguko giroa espero dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak sarri egingo ditu, batez ere ipar partean. Bertan trumoitsuak izan daitezke eta txingorra ere egin dezake. Elur-kota jaisten joango da eta 1000 m inguruan egongo da. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak 6-12 ºC artekoak izango dira lurralde osoan.


                                                             2026-03-15


Igandean zaparradekin jarraituko dugu. Goizean ugariagoak izango dira, batez ere ipar partean. Arratsaldean eta gauean, atertzera egingo du, lehenik, barnealdean, eta, beranduago, ipar partean. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du oraindik eta tenperatura zertxobait igo daiteke, baina neguko balioetan mugituko da. Elur-kota 1000-1100 m inguruan egongo da goizaldean, eta arratsaldean 1300-1500 m-ra igoko da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia