2023-05-12

EGURALDIA

2023/05/12

Zaparradek jarraipena izango dute eta tenperatura apur bat jaitsiko da. Goizean zaparradak sarriago botako ditu eta mardulagoak izango dira eta batez ere Kantauri isurialdean botako baditu ere, Araba eta Nafarroa erdialdera ere iritsiko dira, baina tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea eta giroa freskoa izango da; maximoak 12-16 ºC artekoak izango dira.



2023/05/13

Larunbatean zaparradak tartekatuagoak izango dira. Iparraldeko haizearekin itsasotik zaparradak sartuz jarraituko duten arren eta lurraldearen ipar-ekialdean tarteka mardul bota badezake ere, batez ere Nafarroa ipar partean eta Lapurdin, oro har, euririk gabeko tarteak aurreko egunekoak baino luzeagoak izango dira; hegoaldera apenas iritsiko den tantarik. Haizea momentu batzuetan bizi xamar ibiliko da eta tenperaturan ez da gora-behera handirik espero.


2023/05/14

Igandean euri batez ere egunaren lehen partean egingo du. Aurreko egunetan bezala hodeigune trinkoak sartuko dira itsasaldetik eta zaparradak botako ditu tarteka, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean zaparradak bakanagoak izango dira, aterruneak luzatu egingo dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina baliteke tenperatura maximoak apur bat igotzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia