2023-05-19

EGURALDIA

 

2023/05/19

Giro ezegonkorragoa. Zaparrada batzuk botako ditu han-hemenka, batez ere egunaren lehenengo zatian eta ondoren gauean. Arratsaldean euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da eta hodeitza zertxobait zulatuago egon daiteke. Hegoaldean, berriz, giroa argiagoa izango da eta giro lehorrak jarraipena izango du. Iparraldeko haizeak zakar joko du, batez ere arratsaldean hotz sentsazioa areagotuz. Tenperaturari dagokionez, gorabehera handirik ez, oro har, 15 eta 18 ºC artean mugituko dira.


2023/05/20

Giro nahasia, zaparrada batzuekin. Han-hemenka zaparrada batzuk botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean eta egunaren lehenengo partean, eta baliteke goizaldean eta goizean goiz zaparrada hauek mardulagoak izatea. Hegoaldean, berriz, hodeitza zulatuago egongo da eta apenas tantarik botako duen. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da eta enbarazu egiten jarraituko du, bereziki Ebro ibarrean. Tenperaturan ez da aldaketarik espero.


2023/05/21

Igandean goi-geruzetako ezegonkortasunari loturiko zaparradekin jarraituko dugu. Zeruan hodeiak gailenduko dira eta noizbehinka zaparrada batzuk bota ditzake, egunaren lehenengo partean batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean euria barnealdera zabaldu liteke. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, haizeguneetan biziago, eta tenperaturak berdintsu jarraituko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia