2025-11-28

ZELAIETA TELEBISTA 142.SAIOA

 
ZELAIETA TELEBISTA 142.SAIOA


ASTEKARIA

 

EGURALDIA

 2025-11-28


Gaur giroa eguzkitsua izango da. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, baina traba handirik egingo ez dutenez, giroa eguzkitsua izango da. Arabako Lautadan ordea, baliteke behe-lainoa ez jasotzea arratsaldera arte eta giroa hotza izango da. Gainerako lekuetan, ordea, atzo baino gehiago igoko da tenperatura eta maximoak ipar partean 14 edo 15 gradura gerturatuko dira eta hegoaldean 12-13 gradu ingurukoak izango dira.


 2025-11-29


Larunbatean urdingune zabalak arratsaldera erdira arte eta iluntzetik aurrera euritara joko du. Goizaldeko behe-lainoa desegin ostean, goizean eta arratsaldeko lehen orduetan ostarteak nagusituko dira eta hego-mendebaldeko haizearekin giroa nahiko epela izango da, batez ere ipar partean. Alabaina, arratsaldeak aurrera egin ahala, fronte bat iritsiko da eta haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta eguraldia aldatzen hasiko da; zerua estali egingo da, tenperaturak behera egingo du eta euria hasiko du. Gauean euria denera zabalduko da.


2025-11-30


Igandean tenperaturak behera egingo du eta zaparradak botako ditu. Goizean zerua estalita egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak jo dezake eta txingorra egin dezake. Arratsaldeak aurrera egin ahala, zaparradak gero eta ahulagoak eta tartekatuagoak izango dira eta atertuz joango da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du; minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Elur-kota 1300-1500 m artean kokatuko da.


2025-11-21

ZELAIETA TELEBISTA 141.SAIOA






ZELAIETA TELEBISTA 141.SAIOA

                                         

ASTEKARIA

 

EGURALDIA

 


                                                                      2025-11-21



Ostiralean denboralea unerik gorenera iritsiko da. Prezipitazioa ugaria izango da ipar partean eta hegoaldera tartekatuagoak iritsiko dira. Arratsaldetik aurrera atertzen hasiko da. Egunaren lehen partean ekaitzak jo dezake oraindik Kantauri aldean. Elur-kota 400-500 m inguruan ibiliko da, beherago zuritu dezake ere ekialdean. Arratsaldean zehar gero eta gorago egingo du. Tenperatura hotza izango da, maximoak 10 °C-tik beherakoak oro har, eta izotza egingo du barnealdean. Haizeak indarra galduko du egunaren amaieran.


                                                               2025-11-22


Larunbatean eguraldia lasaitu egingo da nabarmen. Oraindik zaparrada txiki batzuk bota ditzake goizaldean, eta elur-kota 800 m inguruan ibiliko da. Baina arratsaldeko azken orduetara arte itxaron beharko da euria berriro ere ikusteko. Euri txikia izango da baina etengabe egin dezake, hori bai, jada elur-kota 1.500 metrotik gorakoa izango da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta azken orduetan zakartu egingo da kostaldean. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta izotza toki askotan botako du; maximoak pixka bat igoko dira, baina ez da nahikoa izango hotz sentsazioa baztertzeko.


                                                               2025-11-23

   
Tenperaturak gorantz jarraituko du igandean, eta maximoak 15-16 ºC-ra iritsiko dira kostaldetik gertu, hegoaldeko haizeari esker. Minimoek ere gora egingo dute eta izotza toki gutxiagotan egingo du. Goizaldean eta gauean euri txikia egin dezake, baina gainerako orduetan ateri eutsiko dio, nahiz eta lainotuta egon.



2025-11-14

ZELAIETA TELEBISTA 140.SAIOA






ZELAIETA TELEBISTA 140.SAIOA


 



ASTEKARIA

 

EGURALDIA

                                                     2025-11-14



Goizaldean eta goizeko lehen orduetan izandako haize zakarraren ostean, goizak aurrera egin ahala haizeak indarra galduko du eta, ondorioz, ez da hain ezatsegina izango. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, ostarte batzuekin. Goizean goiz, zaparrada-lerro baten ondorioz, euria egingo du, baina azkar atertuko du eta eguneko ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Gauean berriz ere euritara jo dezake, bereziki barnealdean. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira iparraldean, eta hegoaldean zertxobait igo litezke.


                                           2025-11-15



Larunbatean, arratsaldetik aurrera, hodeiak ugaritu egingo dira eta haizeak hegoaldetik joko du. Goizean eta eguerdi partean giroa nahiko argia izango da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu eta, gauean bereziki, euritara joko du, barnealdean batez ere. Hego-haizea ibiliko da egun osoan; goizean oraindik ere indartsu ibiliko da, baina arratsaldean indarra galduko du. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira.
                                                         

                                                                 2025-11-16


Igandean hodeiak eta ostarteak izango ditugu zeruan eta ordu askotan ateri eutsiko dio. Hala ere, une batzuetan hodei trinkoagoak agertu eta zaparradaren bat edo beste egin dezake. Hegoaldeko haizea ibiliko da, baina indar handirik gabe, eta arratsaldean haizeak mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira.



2025-11-07

ZELAIETA TELEBISTA 139.SAIOA

                                    


                                             
                                                   ZELAIETA TELEBISTA 139.SAIOA


ASTEKARIA

 

EGURALDIA

 


2025/11/7

Hego haizearekin goizean fronte bat iritsiko da eta arratsaldean beste bat. Goizean fronte bero batek hodei ugari eta euri txikia utziko ditu. Arratsaldean, ordea, fronte hotz bat igaroko da eta orduan zaparradak mardulagoak izango dira eta baliteke trumoi-ekaitzak jotzea lekuren batean. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, bolada gogorrekin, batez ere haizeguneetan; egunaren amaieran mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan geldituko dira, 14-18 ºC artean.


                                                 2025/11/8


Larunbat goibela eta euritsua ipar partean. Kantauri isurialdean zaparrada mardulak botako ditu, eta baliteke trumoitsuak izatea; egunaren amaieran atertzera egingo du. Hegoaldean eguraldi euritsuarekin emango diogu hasiera egunari, baina eguerdirako, oro har, atertuz joango da eta ostarteak zabalduko dira, batez ere Ebro ibarrean. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, eta ziertzoa gogor ibiliko da Ebro bailaran. Tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira.

                                                2025/11/9


Eguraldi egonkorra eta atsegina igandean. Atertu egingo du eta haizea baretu egingo da eta hegoaldetik ahul joko du; goizaldean euri zarrastaren bat egin dezake ipar-ekialdean, gauza gutxi. Egunsentiko lainoa desegin ostean, goizean urdingune zabalak nagusituko dira eta arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Goizean goiz giroa hotza izango da, eta Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egin dezake; tenperatura maximoak, berriz, igo egingo dira.